NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

THESAURUS

Tesauroa kontzeptuak adierazteko erabiltzen den hitz zerrenda edo kontrolpeko terminologia da. Gure planteamendu metodologikoa KOMrako mikrotesauro zehatz baten sorkuntzan aurrera pausoak ematea izan da, baina, era berean, ikerketa zentroko testigantzen eta etnotestuen etiketatzerako baliabidea ere sortzea. Azken helburua beharrezkoa duten ikertzaileei eta erabiltzaileei bilaketa-prozesuak erraztea da.

Ontologia eta thesausurus alfabetikoa

 

 

3. KULTURA / 3.10 KULTURAREN PLANGINTZA ETA POLITIKA / KULTUR ONDARE MATERIAGABEA

Aipatu mikrotesauro hau garatzeko UNESCOren thesaurus-a abiapuntua izan zen: UNESCOren thesaurus beraren planteamenduari jarraituz, SKOS sistema aukeratu zen, beste thesaurus batzuekin aldagarri eta operagarri egiteko. Honela, automatikoki bi sarrera sortzen dira: alfabetikoa eta ontologikoa-taldekakoa. Honetarako lege dokumentalen, deskribapen irizpideen eta kultur ondareen sailkapenerako Marcoa erabiltzen da.

https://www.mecd.gob.es/cultura/areas/museos/mc/ceres/enlaces/normas-documentales-estandares-de-descripcion-y-clasificacion-de-bienes-culturales.html

Jarraibide hauetan sakonduz, ontologiaren / thesaurusaren termino bakoitzak hurrengo osagaiak ditu:

  • Deskribatzailea: nahiago den terminoa (automatizatutako hitz-gakoa)
  • Ordezko etiketa: sinonimoak / kontzeptu trukagarriak
  • Irismen oharra (IO):  definizio laburra
  • Beste hizkuntza batzuetan: Thesaurus eleanitza da eta dokumentazio zentroan erabiltzen diren euskaran, ingelesan eta frantsesean idatzita dago.
  • Termino orokorra (TO): talde orokorrenaren parte da (automatizatutako hitz-gakoa)
  • Termino zehatzak (TZ): Ontologian mendean dituen kontzpetuak (automatizatutako hitz-gakoa).
  • Lotutako aspektuak: Beren espezifikotasuna dela eta, thesaurusean ez dauden hitzen zerrenda, baina termino zehatz baten barruan daudanak (eskuzko sarbideko hitz-gakoak).
  • Lotutako terminoak (LT): Terminoa edo kontzeptua lotzen den terminoen zerrenda: ontologiakoa (automatizatutako hitz-gako) edo beste thesaurus batzuk (eskuzko sarbideko hitz-gakoak – esteka beste thesaurus batzuetara).
  • Jatorria (J): kontzeptua edo terminoa nondik hartu den; gure lantaldeak prestatutako kontzeptu baldin bada (APIN/NOMA), honela adieraziko dugu.
  • Kontzeptuaren helbide informatikoa:  http://.... Erabiltzen dugun SKOS thesaurusen kudeatzaileak prestatutako kontzeptuaren helbide informatikoa automatikoki sortzen du. Helbide hori, ondoren, thesaurus berriak sortzeko edo bilaketa sakonagoak egiteko erabil daiteke
  • Kontzeptua jaitsi: nazioarteko bilaketetan laguntzeko asmoz, kudeatzaileak bibliotekonomian erabiltzen diren formatuetan kontzeptua jaistea ahalbidetzen du: RDF/XML, TURTLE, JSON-LD
  • Azken aldaketa: Kudeatzaileak kontzeptuen azken aldaketen datak gordetzen ditu.